Laguntzak Plentziako irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoei zuzenduta daude, baldin eta diru-laguntzaren xede den jarduera egiteko asmoa badute, egoitza soziala udalerrian badute eta Udaleko Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude, azaldu dutenez.
"Deialdi honen bidez, Udalak plentziarren egunerokotasunean eta, bereziki, aisiaren, kulturaren eta kirolaren alorretan euskararen erabilera sustatu nahi dugu, baita lan arloan ere", azpimarratu du Elixabete Uribarri alkateak.
Interesa duten entitate eta erakundeek Plentziako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskabidea, abuztuaren 20a baino lehen, egun hori barne.
Plentziako Udaleko Euskara Sailak behar den laguntza teknikoa edota aholkularitza emango duela iragarri dute. Horretarako, Euskara Zerbitzuaren helbide elektronikoa erabili ahal izango dute interesdunek.