Agorrijazz jaialdia

Jazz doinuez blai egin dute aste-akabuan Plentzian

Hodei Torres 2022ko abu. 16a, 20:31

Jazz-zaleak zorionekoak izan dira aste-akabu honetan. Izan ere, azken urteotako arrakasta errepikatu dute Plentzian Agorrijazz jaialdiagaz. Aurten, sei kontzertuz gozatzeko aukera egon da, eta, horietako bost, ohi legez, Elizako plazan izan dira; gainera, oraingoan kontzertu ibiltari bat ere egon da, DJ Reimyren eskutik. Hona hemen jardunaldi biek utzitakoak; laster bideoa izango duzue ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun