Arkoteko arraunlariak KAE1 2022 denboraldiko hirugarren postuan geratu dira lau bandera eskuratuta; atzo, abuztuak 21, lortu zuten azken garaipena XLIX. Villa de Bilbao Ikurriñan.
Sailkapen orokorrean, Arkote hirugarren geratu da 133 puntugaz, Eusko Label Ligara igotzeko Play Off-ean lehiatzetik puntu bakarrera. Aldiz, denboraldiko irabazlea Pasaiako Sanpedrotarra izan da eta bigarrena S.D.R. Pedreña, 142 eta 134 puntugaz, hurrenez hurren. Hamalau estropada eta lau bandera eskuratu ostean, Arkoteko arraunlariak pozik azaldu dira egindako lanagaz eta zaleen berotasuna jaso zuten atzo Plentzian egindako ongietorrian.