Artekale

Arte eszenikoek Plentziako kaleak hartuko dituzte hilaren 23an eta 24an

Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 16:09
Artekale kaleko arte eszenikoen jaialdia, artxiboko irudian.

Zazpi ikuskizun eskainiko dituzte barikuan eta zapatuan Plentzian egingo den Artekale jaialdiaren bosgarren edizioan. Dantza, antzerkia eta musika emanaldiak ikusteko sarrera librea izango da honako lau guneetan: Ontziola plazan, Eliz enparantzan, Plazatxoan eta portuan.

Aurten, EAE, Andaluzia, Katalunia eta Gaztela eta Leonetik etorritako konpainiek beren dantza, musika eta antzerki ikuskizunak eskainiko dituzte. Artekale Plentziako Udalak antolatuta ekimena da, Eusko Jaurlaritzaren babesagaz eta Plentziako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearen laguntzagaz.

Egitaraua

Irailak 23, barikua

  • 18:00 Antzerkia: La Máquina, Ontziola plazan.
  • 21:30 Antzerkia: Herencia, Eliz plazan.

Irailak 24, zapatua

  • 13:00 Dantza: Dye Dye, Ontziola plazan.
  • 13:30 Antzerkia: Broken Brother Brass Band, Plazatxoan.
  • 18:30 Antzerkia: Yijaa, Portuan
  • 20:00 Antzerkia: The Legend, Ontziola plazan.
  • 21:30 Antzerkia: SO, Ontziola plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun