Argi eta soinu ikuskizun harrigarria Plentziako udaletxearen mendeurrena ospatzeko

Ander Zarraga 2022ko urr. 10a, 12:39

Zapatuan, videomapping saio ikusgarria eskaini zuten Plentziako Ontziola plazan udal-eraikinaren 100 urteak ospatzeko. Monumentu izaera duten eraikuntzetan egin ohi den ikuskizunean, irudiak eta animazioak proiektatu zituzten udaletxearen aurrealdean musikagaz lagunduta; horri esker, ezohikoa eta harrigarria izan zen emaitza artistikoaz gozatu ahal izan zuen bertaratutakoek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun