Astelehen goizean, Ontziola plazako kioskoan dagoen udal-eraikinaren mendeurreneko erakusketako zenbait panel apurtuta azaldu zirela salatu du Plentziako Udalak. "Udalak irmoki gaitzesten du eraikinaren kronologia errepasatzen duen erakusketak jasan duen eraso bandaliko hau. Garrantzitsua da gurea dena baloratzea eta zaintzea", azpimarratu dute udal-iturriek, eta horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen gizalegea errespetatzeko eskatu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!