Hurrengo martitzenean, abenduaren 6an, San Nikolas Eguna ospatuko dute Plentziako alde zaharrean. Eguerditik musikaz eta dantzaz beteko dute Barrenkale ingurua; izan ere, Plentzia Kantagunek 12:30ean kantu-jira egingo du hirigunetik eta arratsaldean, 18:00etan, Lorratz taldearen erromeria egongo da eliz enparantzan. Aldez aurretik, egunari behar bezala ekiteko, 12:00etan lore eskaintza eta luntxa egingo dute. Guztia antolatzeaz arduratu da Plentzia Kantagunea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!