Sare sozialetan zabaldu dutenez, ez zuten "amorruan eta etsipenean erori nahi", horregatik, atzera begira eta 10 urteotan "borrokatu eta irabazitako guztia" ospatzeko momentua dela aldarrikatu dute, "Gaztetxea okupatu zuten zoro zoragarriengatik, bertan egunero lanean ibilitako guztiengatik eta bertatik pasako garenengatik".
Horretarako, hurrengo martitzenean, hilaren 27an, 17:30ean, agerraldia egingo dute Ontziola plazan euren egoera eta Plentziako Udalaren jarrera salatzeko. Horren ostean, barikuan, abenduaren 30ean, hainbat jarduera egingo dituzte Eliz plazan: umeentzako tailerrak, "Makarronada" Txapelketa eta bertso-saioa izango dituzte egitarauan. Iluntzean, Er Duende & Tonians eta Urbi Selektah eta lagunak taldeen kontzertuakaz amaituko da festa.