Urtero legez, abenduaren 24an, 120 plentziar inguruk parte hartu zuten Gabonetako pertsonaia maitatuenei harrera ezin beroagoa egiteko. Pandemiaren garai latzak atzean utzita, Olentzero eta Mari Domingi antzezlana erabat berreskuratu dute aurten, eta jendez lepo zegoen Eliz plazan elkartu ziren denak Gabon gaua ederto ospatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!