Auzoak hobetzeko helburuagaz, Udalak Auzoekin bat egitasmoa abiatu zuen 2022ko ekainean. “Egitasmo horren helburua zen hiribilduko auzoetako errealitatea bertatik bertara ezagutzea, bizilagunen iradokizun eta ekarpenen bidez hobekuntza-jarduerak detektatzea eta orain arteko udal-kudeaketaren berri ematea”, azaldu du Elixabete Uribarri alkateak.
Zentzu horretan, aurrez aurreko zazpi saio egin dituzte, eta etxe guztietara bidali dituzte galdetegiak. Horren emaitza izan da jaso dituzten 379 proposamenak, eta horiek baloratu eta aztertu ondoren 54 jarduketa zehaztu dituzte. Halaber, horiek gauzatzeko Udalak 200.000 euroko aurrekontua bideratu du Inbertsio Plan Berezitik, eta, daborduko, jarduketa batzuk abian dira, hala nola Eliz plazaren ondoko bidean hormigoi inprimatuaren ordez galtzada-harriak jartzeko eta Charterreko biribilgunea egokitzeko lanak.
Egitasmorako Udalak alde zaharra, Isuskitza, Txipio-Gatxamiñe, portuaren ingurua, Saratxaga eta Gandiako biztanleen iritziak batu ditu. Kasu Gehienetan, prozesu horretatik eratorritako 54 jarduketen ardatz nagusiak arlo hauen ingurukoak izango dira: hiri-altzariak mantentzea eta konpontzea, garbitasunari dagozkionak, trafikoari lotutako egokitzapenak eta aisialdirako jarduerak proposatzea.
Jarduketak hauek izango dira auzoz auzo:
- Alde Historikoa:
- Espaloiak eta kaleak garbitzeko lanak, galtzada-harriak berrituz eta junturak betez.
- Hormigoi inprimatuaren ordez galtzada-harriak jartzea Eleiz Enparantzaren ondoko bidean.
- Esku hartzea Plazatxoan, espaloia txukundu, hiri-altzariak instalatu, erlojua ordeztu eta pantalana konpondu.
- Eserlekuen eta paperontzien instalazioa pasealekuan, Gaminiz plazan eta “Blas” eraikinaren atzealdean.
- Kutxeten zigilatzea eta abiadura-murriztaileen instalazioa Mungia Bidean.
- Oinezkoentzako babesen instalazioa Erriberan eta Azurtegiondon.
- Ispiluaren konponketa Gaminiz bihurgunearen pasabidean.
- Azurtegiondoko zabuen konponketa.
- Eliz Enparantzako trafikoaren eta aparkalekuaren zaintzaren indartzea, baita terrazak, horien antolaera eta ordutegiak ere.
- Jaitsiera debekatzeko seinaleen indartzea Andra Mari 23an eta galtzadaren estutzea Kastillaon.
- Azurtegiondoko berdeguneen eta egoera txarrean dauden zuhaitzen txukuntzea eta loreeb berritzea lorategietan
- Charterreko biribilgunearen egokitzapena.
- Padel-pistaren mantentze-lanak.
- Hirigune Historikoan bizikidetza eta kale-katuen egoera hobetzeko jarduketa.
- Telefonicako oinezkoen pasabidearen altxatzea eta Andra Mari bidean abiadura murriztekoneurriak.
- Isuskitza
- Ardantza bidearen egokitzapena, zuhaitzen adarrak moztuz, arekak eta hustubideak garbituz, galtzadaren ertzetako seinaleak hobetuz, hainbat hondoratze konponduz, fresaketa eta asfaltatzea eginez bideko hainbat puntutan, segurtasun-hesiak jarriz, abiadura murriztuz,
bidea margotuz eta seinaleak jarriz. - Inguruko udal basoen garbiketaren indartzea.
- Auzoko kultur eta kirol jarduerak.
- Lur-jausia konpontzeko eskaera egingo zaio Bizkaiko Foru Aldundiari.
- Ardantza bidearen egokitzapena, zuhaitzen adarrak moztuz, arekak eta hustubideak garbituz, galtzadaren ertzetako seinaleak hobetuz, hainbat hondoratze konponduz, fresaketa eta asfaltatzea eginez bideko hainbat puntutan, segurtasun-hesiak jarriz, abiadura murriztuz,
- Txipio – Gatxamiñe
- Auzoko arratoiak hiltzeko kanpaina espezifikoa.
- Inausketek eta belarrak garbitzeak sortutako hondarren kentzea Musurieta eta Txipios norabidean eta Gatxamine eta Txipios errepideko sasien garbiketa.
- Zakarrontzien eta baldosa hondatuen ordeztea Goiko aldeko oinezkoentzako bidean.
- Parkeko eta, oro har, auzoko mahaien eta bankuen mantentze-lanak.
- Zutabeen berrikustea eta argiaren hobekuntza.
- Espaloien eta neguko lirdinga pilaketen mantentze-lanak.
- Abiadura murrizteko gailuen instalazioa Txipio Bidean.
- Aparkalekuaren erabilerari buruzko seinaleen instalazioa, karabanei eta autokarabanei dagokienez batez ere.
- Portua
- Baranden berriztapena portuko aldapetan eta eremuetan.
- Paperontzien, eserlekuen eta informazio-panelen berriztapena eta mantentzea.
- Baldosen konponketa Gorrondona aurrean eta kalezuloan, hobekuntzak Areatza-Iturgitxikoko asfaltoan, eta Labasturen eta bertako zebrabideetan.
- Areatzatik Labasturerako eskaileren konponketa.
- Txizen garbiketa portu aldean.
- Tresnak eta tamaina handikoak biltzeko egunei eta pasealekuko bizikidetza-arauei buruzko informazioaren instalazioa.
- Pintadak kendu eta Grafittiak egiteko gune berriak adieraziko dira.
- Saratxaga
- Auzoko asfaltoetarako eta konexioetarako jarduketa: 20, 21 eta 22 zenbakien asfaltatzea (ponpaketa-estaziotik).
- Errepide nagusian aurreikusita dagoen espaloiaren eraikuntzagaz aurrera egitea,
- Bizkaiko Foru Aldundiagaz sinatutako hitzarmenen bidez.
- Gorlizerako bidearen eta auzoko bidezidor nagusien konponketa.
- Ispiluen berriztatzea eta sartze-bideetako ikuspenaren hobekuntza.
- Auzoko argiztapenaren egoeraren berrikuspena eta konponketa.
- Seinaleen instalazioa auzoko etxebizitzak identifikatzeko.
- Edukiontzi guneetan arratoiak hiltzeko kanpaina espezifikoa.
- Edukiontzien kokapen-eremuen hormigoitzea.
- Gandia
- Gandia Bidea kaleko 6., 8. eta 12. errekastoen kanalizazioa eta garbiketa.
- Inguruaren garbiketa eta Legarrondoko zubiaren azpiko hesiaren konponketa.
- Argiztapenaren hobekuntza Legarrondoko zubiaren, Gazteluondo parkearen, Ibaiagaren eta Pinto Zubia parkearen azpian.
- Asfaltatzeak eta belarrak kentzea auzoko kaleetan.
- Zirkulaziorako debekatuta dauden norabideak adierazteko seinaleen instalazioa.
- Pinto Zubia parkean bertan behera utzitako txalupak kentzea.
- Aparkalekuaren, gaualdien eta botiloiaren kontrola Pinto Zubian.
- Saneamendu-ihesaren konponketa kalearen amaierako bidegurutzean.
- Jarduketa orokorrak
- Auzoen eta erdigunearen arteko loturarako garraioa definitzeko azterlana.
- Garbiketarako, edukiontzietarako eta hiri-hondakinen kudeaketarako lizitazioaren berriztapena. Lizitazio horren bidez, udalerriaren egoera nabarmen hobetzea espero da, eta, gainera, haur-parkeen garbiketa sakona egitea berariaz aurreikusi da.
- Kontrola handitzea arazoak dauden udalerriko guneetan legez kanpoko isuriak prebenitzeko.
- Topalekutik harago gazte eta nerabeentzako programazioaren berrikuspena.