Udal-iturriek azaldu dutenez, egokitze-lan horien helburua da erabiltzaileek kioskoa baldintza hobeetan erabili ahal izatea, baita horren azpian dauden komun publikoak ere. Azpimarratu dutenez, esku-hartze garrantzitsua izango da, udalerriko bizilagunen eta bisitarien bilgune nagusietakoa baita Plentzian.
"Jende asko ibiltzen diren lekuak, Ontziola plaza eta kioskoa, besteak beste, baldintza egokietan egotea gura dugu”, azaldu du Elixabete Uribarri Plentziako alkateak eta iragarri du udalerriko eremu publikoak hobetzen jarraitzeko asmoa dutela.