Plentziako elkarteentzako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dute

Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 16:40

Udalerriko kultur eta kirol-elkarteentzako eta Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. 

Plentziako Udalak, diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du udal-interesekotzat jotzen diren hainbat eremu eta diziplinatan jarduerak garatzen dituzte elkarteei laguntza emateko. Diru-laguntza horien bitartez, elkarte eta erakundeen eta Udalaren arteko lankidetza lortu gura dela azpimarratu dute udal-iturriek.

Horiek jasotzeko eskabideak Diru-laguntzak Emateko Udal Ordenantza Orokorraren 6. eta 7. artikuluetan jasotako dokumentazioa aurkeztu beharko da, eta horretarako azken eguna 2023ko ekainaren 30 izango dela zehaztu dute.

Halaber, azaldu dute IFK duten eskatzaileek modu telematikoan aurkeztu beharko dute nahitaez; NAN duten eskatzaileei, berriz, eskabidea telematikoki edo aurrez aurre aurkezteko aukera izango dute. Eskabidea epearen barruan ez aurkezteak eta Udalak eskatzaileei egindako agindei ofizialei epearen barruan ez erantzuteak diru-laguntza ez ematea edo galtzea ekarrikok duela ere iragarri du Udalak.

Eskabideak egin ondoren, Plentziako Udalak diru-laguntzen prozedura administrazio-izapidetzea egiteko eskatzen diren pertsona edo erakunde parte-hartzaileen datuei buruzko beharrezko egiaztapenak eta kontsultak egingo dituela jakinarazi dute. Gainera, diru-laguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da gizarte segurantzagaz eta Ogasunagaz egunean egotea.

Diru-laguntzen onuradun diren erakundeek jasotako funtsen aplikazioa justifikatu beharko dute 2024ko martxoaren 31rako, ordenantzaren 17. artikuluan jasotako dokumentazioa aurkeztuz.

Eskabideagaz batera aurkeztu beharreko dokumentazioa Udalaren webguneko esteka honetan dago eskuragarri.

Bestalde, jasotako funtsen aplikazioa justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa esteka honen bitartez lortuko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun