Aire zabaleko erakusketa hori 2023 osoan egongo da ikusgai plentziar eta bisitarientzat, eta, datozen asteetan, museoaren 25 urteetako aldi baterako erakusketa garrantzitsuenak jasotzen dituzten zazpi panel jarriko dituzte Ontziolako kioskoan.
Plentziako alkatea den Elixabete Urribarrik adierazi duenez, egitasmo horren helburu nagusia da "museoko bizitza Plentziako kaleetara, bertako bizilagunengana eta bisitariengana hurbiltzea". Horrez gain, datozen egunetarako herritarrei zuzendutako jarduera-programa prestatzen ari dira, hurrengo asteetan aurkeztuko dutena.