Xabi Arana izena jarri diote Arkoteko batel berriari

Ander Zarraga 2023ko ots. 27a, 11:23

Domekan Xabier Arana arraunlariaren omenez Plentzian egin zuten ekitaldiko irudia. © ARKOTE ARRAUN TALDEA

Plentziako Arkote Arraun Taldeko kideek eta dozenaka herritarrek Xabi Arana gogoratu zuten domekan, taldeko batel berria itsasoratzeko ekitaldian. Duela lau urte zendu zen taldeko arraunlari, entrenatzaile eta "edozein gauzetan laguntzeko prest zegoen arkotekide porrokatua"; hori dela eta, bere izena jarri diote taldeak eskuratu duen batel berriari, "datozen belaunaldiek ere Xabi gogoan izan dezaten". 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun