Plentziako hondartza garbitzeko topaketa egingo dute martxoaren 29an

Nahia Martinez Gondra 2023ko ots. 28a, 10:07
Plentzia eta Gorlizko hondartza, airetik.

Plentziako hondartza garbitzeko deialdia antolatu dute Uribe Kosta BHI ikastetxeko Batxilergoko bigarren mailako ikasleek martxoaren 29rako, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Antolatzaileek deitoratu dute eremu natural horietako biosfera eta fauna "guztiz kaltetuta" dagoela, eta, horregatik, herritar guztiak animatu dituzte topaketara batu daitezen. Gogoratu dutenez, "gure eginkizuna da, gizarte moduan, gure ingurumena zaintzea eta sortutako kalteak konpontzen saiatzea".

Topaketa goizeko 10:00etan hasiko da Plentziako Ontziola plazan, eta, bertan, antolatzaileek materiala banatuko dute. 10:20etan hondartzarako bidea hartuko dute, eta 10:20etatik 12:30era hondartza garbitzen arituko dira. 12:45ean bildutako zaborra leku egokira botako dute, eta 13:00etan bukaera emango diote ekintzari.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun