Sari-banaketa 15:00etan egingo dute, eta, bazkalostean, festa-giroak Eliz plazan eta alde zaharreko kaleetan jarraituko du Kitturen kalejiragaz.
Goizetik hasita, gisatu-usainak beteko ditu Plentziako Eliz plazako inguruak; izan ere, zapatu honetan, hilaren 18an, Putxera Eguna egingo dute. Lehiaketako izen-ematea 10:00etatik 11:30era bitartean egin beharko da, eta parte-hartzaileek merkatuan aurkeztu beharko dituzte euren putxerak, 14:00ak baino lehen.
Sari-banaketa 15:00etan egingo dute, eta, bazkalostean, festa-giroak Eliz plazan eta alde zaharreko kaleetan jarraituko du Kitturen kalejiragaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!