Zurrumurruen Aurkako Sareak bi formakuntza-saio eskainiko ditu egunotan Plentziako Goiño Portalen. Lehena bihar bertan izango da eta Xabier Aierdi Begirune Fundazioko adituak eskainiko du; lehen saio hori 19:00etan hasiko da.
Bigarren formakuntza zapatuan egingo dute eta Andrea Ruiz Deusto Unibertsitateko Antropologia doktoreak eta Sara Garcia Maitz elkarteko kideak emango dute. Lehenak identitatearen, arrazaren eta kulturaren inguruko berrirakurketa bat egingo du, kategoria horien inguruko hausnarketa bultzatzeko; bigarrenak, aldiz, zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatibo eta emozionalak aztertuko ditu. Formakuntza 11:00etan hasiko da eta 14:00etan bukatu.
Zurrumurruen Aurkako Formakuntza Plentzian https://t.co/Lf7Laz58dZ pic.twitter.com/tEruEehSPg
— ZAS antiRumores (@Zas_Antirumor) March 7, 2023
Zurrumurruen Aurkako Sareaz gain, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere parte hartu dute jarduera horren antolakuntzan. Inolako informazio gehigarririk nahi izatekotan 615 720 810 telefono-zenbakia ere ahalbidetu dute.