Horrez gain, bigarren solairuan Udaleko hainbat arlotako udal-teknikariak instalatzea eta hainbat jarduera jasoko dituen erabilera anitzeko areto bat egokitzea ere aurreikusi dute.
Udalak aurkeztutako aurreproiektuaren arabera, egokitzapenaren ondoren, aipatutako eremuak guztiz independenteak izango lirateke, lan- irekiera eta ordutegi aukera desberdinak errazteko, eta biltegiratze- eta garbiketa-eremu propioak izango lituzkete, independentzia handiagoa ahalbidetzeko.
Halaber, udal-zerbitzu bakoitzak pertsona guztientzat guztiz irisgarria izango den sarbide bat izango du kaletik. Egokitze-prozesu horretan, eraikinaren fatxadan aldaketa nabarmenik ez izatea ere aurreikusi dute.