Aste-akabuan, Arraunerako Euskal Federakundeak antolatutako aulki finkoko Euskadiko Batel Txapelketa jokatu da Sestaoko uretan. Aurreko astean bezala, Sestaoko uretan ere egin zen Bizkaiko Batel Txapelketan lortutako emaitza errepikatu dute Arkote Arraun Taldeko kadeteetako mutilek.
Zapatuan, sailkapen-fasean Arkoteko gazteek eta haurrek ez zuten domekako finaletarako txartela eskuratzea lortu, baina kadeteek bai. Arkotekoek aukera baliatu eta nahiko berdinduta egon zen estropadan lau segundoko aldea atera zion Deustoko batelari; horien atzetik geratu ziren Isuntza eta Itsasoko Ama.