Plentzian zigilatutako txartel batek irabazi du Euromillones zozketako Milioia saria

Nahia Martinez Gondra 2023ko mai. 3a, 12:41

© PLENTZIAKO UDALA

Estatuko Loteria eta Apustuen datuen arabera, atzo, martitzena, Plentzian zigilatutako 12636 zenbakiak Euromillones zozketako Milioia saria irabazi zuen. Zozketa horren diru-bilketa 58.766.912,60 eurokoa izan da, eta ez da Lehen Kategoriako txartel asmatzailerik egon.

Martitzen honetan egindako Euromillones zozketaren konbinazio irabazlea 7, 32, 44, 47 eta 48 zenbakiek osatu dute. Halaber, Milioia sariko txartela Plentziako bulego batean balioztatu dute, Arraun kalean, hain zuzen ere.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun