Behin dokumentazio guztia aurkeztuta, baieztatu da Plentziako arraunlariek irailean jokatuko diren Eusko Label Ligara igotzeko playoffetan parte hartuko dutela. Aurrez aurre izango dituzte ARC eta ALN ligetatik aurkeztu diren beste 11 klub, tartean, Deustuko Arraun Taldea, Pasai Donibane Koxtape A.E. edo Zarautz Arraun Elkartea.
Momentuz, bihar, Traineru Baltzako arraunlariek La Salve ligaren lehen estropada izango dute Nerbioiren itsasadarraren uretan. Beteranoak 13:00etatik aurrera arituko dira Arriagako zubian hasi eta Euskaldunan amaituko den estropadan. Aurten, Traineru Baltzak aurten bi traineru aurkeztu ahal izango ditu, azaldu dutenez, "Sestaoko eta ABEko taldeen laguntzarekin".