Erabat euskaraz garatuko den programa uztailean zehar Plentziako eskolan egingo dute lau txandetan: 3tik 7ra, 10etik 14ra, 17tik 21era eta 24tik 28ra. Taldeak adinaren arabera sortuko dituzte, eta jardueretarako taldeak ere adinaren arabera egokituta egongo dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, jardueren helburua izango da umeen artean talde-lana eta irudimena lantzea, "ume bakoitzaren banakotasuna errespetatuz".
Beharrezkoa balitz, plazen zozketa maiatzaren 23an egingo litzateke eta onartuen behin behineko zerrenda eta itxaron zerrenda egun bat geroago argitaratuko dira, hilaren 24an. Aldiz, behin betiko onartuen zerrenda maiatzaren 26ean argitaratuko dute.