Aurten ere, ekainaren 28an, LGBTI+ Harrotasunaren Egunaren inguruan, kultura eta jai-giroko ekitaldien egitaraua egingo dute Bilbon, aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identitateko aniztasuna aldarrikatzeko. Ekimena sendotuz doala azpimarratu dute antolatzaileek, eta 75 jardueratik gorako agenda egingo dute hainbat tokitan; ekintza gehienak sarrera librekoak eta doakoak; hala ere, proposamen batzuetan, euren izaera eta antolaketa-beharrak direla eta, izena eman beharko da aldez aurretik. Daborduko izena eman daiteke Bilbao Bizkaia Pride webgunean.
BB Harrok herritar guztiak gonbidatu gura ditu jarduerotan parte hartzera. Horien artean, hauexek nabarmendu dituzte: LGBTI historiari buruzko bisita gidatuak, Ur Parade aniztasunaren aldeko itsasontzi-ibilaldia, LGBTI giza bandera, edo HARROladies, LBT emakumeentzako programazioa edo kasurako,Santurtzin antolatutako LESBISITA.
Ekainaren 15, 16, 17 eta 18an, Bilbon garatuko dute programa. Areatzan, Alde Zaharrean, Kale Nagusian eta Pio Barojako kaian izango dira jardueren gune nagusiak. Gainera, hilaren 24an eta 25ean, Mundaka, Plentzia eta Santurtziren txanda izango da, bertako herriguneak musikaz, dibertsioz eta aldarrikapenez beteko dituztela iragarri baitute.
Plentziako programazioa
Ekainak 24, zapatua
- 18:30ean, Mitxel Santamariaren ikuskizuna, elizako plazan.
- 18:30ean, Umeentzako ikuskizuna: Gora bihotzak, elizako plazan.
- 20:00etan, film laburra: Arnasa, elizako plazan.
- 21:00etan, ikuskizun nagusia: Marta Sangó, elizako plazan.
- 22:00etan, musika: DJ Ibai, elizako plazan.
Ekainak 25, domeka
- 13:00-21:00, Bingo Tolin, elizako plazan.
- 20:00etan, film laburra: Arnasa, elizako plazan.