Antartikako esploratzaileen abenturak ekarriko dituzte Plentziara

Ander Zarraga 2023ko eka. 13a, 09:56
Besteak beste, Tom Crean esploratzaileak Endurance Espedizioan parte hartu zuen. © NATIONAL MARITIME MUSEUM, GREENWICH

Hilaren 15ean, eguena, Tom Crean Antartikako esploratzaile ezagunak gidatutako espedizioak gogoratuko dituzte Bill Sheppard eta Aileen Crean, bere bilobak. Crean irlandarrak 1901-1917 urteen artean Antartikara egindako hiru espedizio britainiar handietan parte hartu zuen: DiscoveryTerranova eta Endurance, Scott eta Shackletoln esploratzaileakaz batera. 

Esploratzaile eta itsasgizon ospetsuaren bilobak gidatuko du Plentziako PIE Itsas Estazioan egingo duten bidaia, 18:00etatik aurrera. Plasentia de Butron museoak antolatutako jarduerara sarbidea doakoa izango da. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun