MER basoaren bitartez, urtero Plentziako Itsas Estazioan ematen diren nazioarteko masterrek sortzen duten CO2 aztarna konpentsatu gura izan dute. Gainera, PIEko iturriek iragarri dute hurrengo urteetako ikasleek ere baso hori handitzen eta zaintzen jarraitzeko lanak egingo dituztela, "ingurumen-kontzientzia eta iraunkortasunaren pedagogia sustatzeko".
Zentzu horretan, 2024ko otsailean, "denboraldia egokia denean", 18. promozioko ikasleek hirurehun haritz landatuko dituztela ere azaldu dute, "MER Community Summit 2022k utzitako CO2 aztarna konpentsatzeko". Gaineratu dutenez, hurrengo urteetan, masterreko ikasleek munduan zehar egiten dituzten bidaien arrastoa murrizteko haritz belaunaldi berriak landatzen jarraituko dute.
Iazko MER Community Sumit 2022ra, Itsas Ingurumena eta Baliabideak masterraren 10. urteurrenera, 250 pertsona bertaratu zirela adierazi dute PIEko kideek, "horrek CO2 aztarna handia utzi zuen, eta, horregatik, MER basoa sortzea pentsatu zen, iraunkortasun-eredu gisa konpentsatzeko".