Plentziako arraun taldekoek denboraldi ederra burutu zuten iaz, besteak beste, Zumaia, Pasai Donibane eta Bilboko banderak eskuratuz. Zoritxarrez Arkotekoak play-offetatik kanpo geratu ziren puntu bakar batera, baina argi utzi dute aurten ere berriz saiatuko direla arraunaren lehen maiara igotzen.
Laugarren urtez, Gorka Etxeberria Olide eta Imanol Garia tandemak gidatuko du taldea, entrenatzaile eta prestatzaile lanetan, hurrenez hurren. Arraunlarien artean sei baja izan dituzte aurten, baina orain arteko lantaldea mantenduko dutela azpimarratu du Etxebarriak.
Zapatuan, KAE-1 ligako arraunlariak XXXI. Donibane Ziburuko estropadagaz hasiko dute denboraldia, eta, domekan, hilaren 18an, XIII. Kepa Deuna Arrantzaleen Kofradiako Ikurrinagatik lehiatuko dira Pasai San Pedron (Gipuzkoa). Aldiz, uztailaren 22an, Madalena Egunean egingo dute Plentziako XXXIV. Ikurriña estroapada.