Plentziako Itsas Martxaren 10. edizioa egingo dute zapatu honetan

Nahia Martinez Gondra 2023ko uzt. 24a, 10:06

2022ko Itsas Martxak utzitako irudia.

Euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko 10. Itsas Martxa egingo dute Plentziako Zubi Zurian zapatu honetan, uztailaren 29an. Hala, antolatzaileek azaldu dute hori antolatu beharra "tamalgarria" dela, baina urteurrena aitzaki, egitarau oparoa antolatu dutela. Modu horretan, lurretik, uretatik eta airetik martxa egingo dute euskal presoen etxeratzea eskatzeko, musikak egun osoa girotuko duen bitartean. Gainera, ekimen berezi bat egingo dute goizeko ekitaldian.

Antolatzaileek deitoratu dutenez, nahiz eta azken urteotan euskal presoen egoera asko aldatu, oraindino "lanean jarraitu beharra dago" salbuespen politikagaz bukatzeko: "Presoak gertuago egon arren, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzea eskatuko da hiribilduan hilaren 29an".

Uztailak 29, zapatua

  • 12:00 Ekitaldia Zubi Zurian.
  • 12:30 Martxa hasiera Zubi Zuritik.
  • 12:30 Ur kontzertua Ines Osinaga.
  • 15:00 Elkartasun bazkaria.
  • 16:30 Andoni Ollokiegi kontzertu akustikoa.
  • 19:00 Orkestra elektrotxaranga.
  • 21:00 Skabidean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun