Txapelketa Innpalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duten Pala Tour-en barruan dago. Udan zehar, Euskal Herriko frontoietan palista onenak aurrez aurre jarriko ditu lehiaketa horrek. Gainera, final handia irailaren 9an izango da Sopelako frontoian, eta bertan norgehiagoka horretan emaitza onenak lortzen dituzten jokalariak neurtuko dira.
