Uda honetako edizioko lehen egunean, Arima Soul taldeak irekiko du jaialdia 20:00etan, eta horien ostean, 22:00etan, Wax and Boogie taldearen txanda izango da.
Jaialdiaren bigarren jardunaldia 13:00etan hasiko da Papiro Blues taldearen 70. hamarkadako rock zaporea duten abestiakaz. Iluntzean, aldiz, Sweet Marta & Blues Shakers talde esanguratsuaren txanda izango da. Sweet Martak leku nabarmena lortu du urte gutxian Espainiako Estatuko blues eszenan, bera baita dagoen emakume harmonika-jole bakarra. Bukatzeko, Flamingo Tours Bartzelonako rock 'n' roll talde independenteak itxiko du jaialdia 22:00etatik aurrera.