Arkotek ligako azken-aurreko estropada irabazi du Zarautzen

Ander Zarraga 2023ko abu. 21a, 09:43

Arkoteko arraunlariak zapatuan eskuratutako Zarauzko ikurriñagaz. © ARKOTE ARRAUN TALDEA

KAE1 denboraldiari amaiera eman dio Arkote Arraun Taldeak aste-akabu honetan egin dituzten Zarauzko eta Bilboko estropadakaz. Lehenik, zapatuan, plentziarrek denboraldiko bigarren bandera eskuratu zuten Zarauzko arraun elkartearen XIV. Ikurriña etxera eramanez, eta, domekan, bigarren postuan geratu ziren XLV. Villa Bilbao Ikurriñan. 

Emaitza horiekaz, plentziarrak sailkapen orokorreko hirugarren postuan bukatu dute 2023ko KAE1 liga, Sanpedrotarra A.E. eta Lapurdi Antton Bilbao taldeen atzetik. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun