Hainbat edukiontzi erre dituzte Plentzian eta Gorlizen

Ander Zarraga 2023ko abu. 21a, 10:51
Suhiltzaileak Plentziako Labasturen kalean sutea itzaltzeko lanetan. © BIZKAIKO SUHILTZAILEAK

Bart gauean, Bizkaiko suhiltzaileek hiru esku-hartze egin behar izan zituzten Plentziako Areatza eta Labasture kaleetan eta Gorlizko Areatza kalean hainbat edukiontzietako sua itzaltzeko. Garrek kalte materialak eragin zituzten, eta, besteak beste, kontainerren ondoan zegoen ibilgailuetako bati ere kalte egin zioten. Halaber, Gorlizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez da uda honetan gertatzen den horrelako lehen gertakaria, izan ere, duela aste batzuk antzeko ekintza baten berri eman zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun