Plentziako kaleak agertoki handi bat bilakatuko dira beste behin, irailaren 15ean eta 16an hiribilduak hartuko duen Artekale jaialdiaren seigarren edizioan. Aurtengo sei ikuskizunak publiko guztientzako modukoak izateaz gain, askotarikoak ere izango dira, hala nola antzerkia, zirkua, musika eta piroteknia-ikuskizuna.
Egitaraua:
Irailak 15, barikua
- 19:00etan, Azurtegiko plazan: Akabo!.
Barsanti konpainiak antzerki sozial eta kritiko baten aldeko apustua egiten du, umorezko tonuan, gaurkotasunez betea, gero eta presenteago dagoen errealitate sozial bat islatuz. - 20:30ean, Ontziola plazan: Carman.
Kaleko komedia bat da showman bat eta Seat 600 baten inguruan, ikusle guztientzako ikuskizun dibertigarria, non auto ikoniko batek, mugikortasunean, bizia hartzen duen eta gidaririk gabe gidatzen duen Eurovision jaialdira arte.
Irailak 16, zapatua
- 13:00etan, Azurtegiko plazan, dantza: Meeting Point.
Elkartzen garen tokiei buruz hitz egiten du dantza ikuskizun honek. Horretarako zeharkatu beharreko putzuei buruz eta hori gertatzeko itxaron behar dugun uneari buruz. - 19:00etan, Ontziola plazan: Home.
Etxe ziztrin batean, bikote batek bere errutina penagarria bizi du. Komediaren zerbitzura dagoen drama bat da, barre-algara sendagarriak eragiten dituen horieretakoa. Clown ikuskizun zirraragarria, barregarria eta samurra, publiko guztiarentzat pentsatua. - 21:00etan, Plazatxotik hasita, piroteknia ikuskizuna: Mingorri.
Lekeitioko Lumentza mendian, zuhaitz arteko kobazulora hurbilduz gero, azal beltzaran eta mihi-gorridun izaki bizidun bat bizi da, Mingorri. Urte luzez Abade maltzurrak giltzapean eduki zuen preso elizan, herriko mahastiek sufritutako izurriteari aurre ez egin izanagatik. Deabruek, ordea, tratu bat du Mingorrirentzat.