Plentziako Itsas Arrauneko bigarren estropada egingo dute domekan

Ander Zarraga 2023ko ira. 20a, 10:24

Itsasoko Arrauna izeneko modalitateko txapelketa egingo dute Plentzian domekan. © EUSKAL ARRAUN FEDERAKUNTZA

Arkote Arraun Taldeak Plentziako Itsas Arrauneko bigarren estropada antolatuko du domekan, hilaren 24an. Lasterketak modalitateetan banatutako hainbat tandak izango ditu eta ibilbidea 3.000 metroko izango da Plentziako badian. 

Domekako estropadak formatu irekia izango du modalitate guztietan eta parte-hartzaileen izen-emateak federakundeak batu ditu. Hauek dira lehiatu ahal izango diren kategoriak mutiletan zein nesketan: kadeteak C2X; gazteak C2X eta C4X+; beteranoak C1X, C2X, C2X misto eta C4X+ eta absolutua C1X, C2X, C2X misto eta C4X+.

Froga horrek Itsas Arrauneko Bizkaiko Txapelketa egiteko ere balioko du, gutxienez Bizkaiko federakuntzako hiru partaide dituzten modalitateetan. Proban parte hartuko duten arraunlariek 08:30ean dute hitzordua, eta lehen tanda 10:00etan hasiko da, eta goiz osoan zehar egingo dituzte tandak guztiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun