Udalerrian autobus-zerbitzua ezarri bitartean, Plentziako Udalak Auzotaxia jarriko du martxan urrian. Plentzian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek erabili ahal izango dute zerbitzu hori astelehenetik barikura 07:30etik 20:00etara eta zapatuetan 09:00etatik 13:00etara; domeketan eta jaiegunetan ez da zerbitzurik egongo.
Auzotaxiak metro-geltokia, Plentziako anbulatorioa eta Urdulizko ospitalea lotuko ditu gainontzeko auzoakaz. Bidaien prezioa hiru eurokoa izango da hiribildu barruan eta sei euro Urdulizko ospitalera doazen bidaiarientzako.
Zerbitzuaren aurreko egunean erreserbatu beharko da garraioa 946 910 177 telefono-zenbakira deituz, eta ibilbidearen geralekuak herriko autobus-geltokietan egongo dira. Aldiz, 65 urtetik gorako edo mugikortasun murriztua duten herritarrak edo Gandia, Junkera, Saratxaga, Barreaga eta Kukutze auzoetako biztanleei etxean jaso eta utziko zaie.