Lehenik, zapatuan, hilaren 6an, Iraunkor eta Begoñako Sustraiak abesbatzek kontzertuak eskainiko dituzte eliz plazan, 20:00etatik aurrera. Era berean, aste-akabuan zehar Plentziako argazki historikoak dituzten baso-azpiko bildumagarrien ibilbidea ere egingo dute herriko ostalaritza establezimenduetatik.
Hurrengo egunean, zapatuan, itsasadarreko pasealekuari Emakumeen Ibilbidea izena emango dion plakaren aurkezpena egingo dute. Araldi elkarte feministagaz batera egingo den ekitaldia plazatxoan izango da 12:00etan. Aldiz, iluntzean, 20:00etan, Busterri herri antzerki-taldeak 1836: Su biren artean antzezlana eskainiko du, Karlistaldietan girotutako obra.
Azkenik, domekan, artisauen azokagaz hasiko dute eguna 10:30etik 14:30era bitartean. 11:30etik aurrera, familientzako KaleARTEan tailerrak egingo dituzte Ontziola plazan. Horietan, Plentziako alde zaharrean oinarritutako Erdi Aroko egitura bat eraikiko dute; euria eginez gero, Goñi Portalera mugituko dute jarduera.