EH Bildu eta Isuzkitzako bizilagunen plataformaren aldeko botoakaz eta EAJren abstentzioagaz onartu den egitasmoak 1.000 etxebizitza ingururi eragingo die, hiribilduko % 40ari, hain zuzen ere.
Udalerri turistikoa izanik, udaldian biztanleriaren kopurua hirukoiztu egiten da, eta alkateak azaldu duenez, "horrek gastua dakar Udalarentzat". Erabaki horrek Udalaren diru-bilketa areagotuko duela azaldu du Garagarzak, eta gaineratu du hiribilduak duen etxebizitzaren arazoari konponbide bat izan daitekeela, "etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira".
Horregaz batera, aurreko irailaren 28an egin zuten Plentziako Udalaren osoko bilkuran, gobernu-taldeak beste erabaki aipagarri batzuk hartu zituen, hala nola Azurtegiondoko aparkalekuan Plentzian erroldatutako pertsonek bakarrik izatea plaza edukitzeko aukera, Isuskitzara doazen errepideen jabegoa aztertzeko espedientea abiatzea edo udalerriko eraikin eta parke publikoen funtzioa eta erabilera erabakitzeko prozesu parte-hartzaile bi abiaraztea.
Era berean, Txipioko egitasmo urbanistikoaren epaiketa galdu izanagatik, epaileak agindutako 298.839 euroko isuna ordainduko duela ere iragarri du Udalak.