Plentzian hiru pertsona kontratatuko dituzte herri-lanak egiteko

Ander Zarraga 2023ko urr. 17a, 10:19

Kontratazioek bost hilabete iraupena izango dute.

Uribe Kostako Behargintzak, 2023ko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzak izeneko Lanbideren programaren bitartez, herri-lanak egiteko hiribilduan erroldatutako hiru pertsona kontratatuko dituzte bost hilabetez. 

Urte honetako abenduaren 31 baino lehen hasiko diren hiru kontratuak herri-lanak egiteko peoi postuetarako izango dira. Hautagaiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian. Era berean, ezin izango dira 2022ko deialdian kontratatutakoak izan, ezta Behargintzak eskualdeko deialdi hau hasi aurreko urtean beste edozein deialditan kontratatuak izandakoak izan. 

Daborduko izena eman daiteke lan-eskaintza horretan Lanbideren bitartez. Hautagaiek beraien curriculumean aldaketarik egin behar balute, Plentziako herritarrak Mungiako bulegora joan, Nire Lanbidenet atariaren bitartez egin edo Uribe Kostako Behargintzan egin dezakete. Zalantzak izanez gero, Uribe Kostako Behargintzako 946 760 638 telefonora deitu daiteke zalantzak argitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun