Plentziako Udalak honako lanpostu hauek betetzeko abiatu du prozesua: multimedia-fitxategien digitalizatzaile lanposturako pertsona bat kontratatuko dute, sare sozialen eta egoitza elektronikoen kudeaketarako beste bat, paperezko artxiboaren digitalizaziorako bi eta ingurumen-jardueretarako beste bat.
Udal-iturriek zehaztu dutenez, eskatzaileek bete beharreko lanpostuagaz bat datorren hezkuntza-maila izan beharko dute.
Eskatzaileek 16 urtetik gora eta 30 urte baino gutxiago izan beharko dituzte. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotez gain, Gazte Bermea Sistemaren Fitxategian inskribatuta ere egon beharko dira. Era berean, eskaintza www.lnabide.eus webgunean argitaratuko dute, izapideak bertatik egin daitezen.