Izena emateko epea abenduaren 7ra bitartean egongo da zabalik, eta taldeak izen-emateen eta umeen adinaren arabera sortuko dituzte, horietarako ume kopuru nahikoa baldin badago. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, izen-emate prozesuan segurantza sozialeko txartelaren fotokopia entregatu behar da. Halaber, erabiltzaile batek birritan huts egiten badu, justifikatu gabe zerbitzutik salbuetsita geratuko da eta izena emateak ez du esan gura programan onartuta dagoenik.
Behin izena emateko epea itxita, beharrezkoa balitz onartutakoak erabakitzeko zozketa egingo lukete abenduaren 12an, eta erreklamazioak aurkezteko epearen ostean, abenduaren 14an argitaratuko dute behin betiko zerrenda. Ludoteka hasi aurretik, onartutako umeen gurasoakaz bilera bat egingo dute abenduaren 18an, Goñi Portalen, 19:00etan.
Informazio gehiago edo izen-emateen prozesua egiteko deitu 946 775 541 telefono-zenbakira edo idatzi kultura@plentzia.eus helbide elektronikora.