Egitaraua

Nikolas Deunaren omenezko jaia ospatuko dute eguaztenean Plentzian

Ander Zarraga 2023ko abe. 4a, 10:28
Plentziako alde zaharreko kaleak jendez gainezka udako jaietan.

Abenduaren 6an, Plentzian, marinelen zaindaria omenduko dute goizetik gauera hartuko deun egitarauagaz. Egun horretan, plentziarrek ohiturari eutsiko diote eta alde zaharreko Barrenkale kalean dagoen santuari lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua egingo diote. Ostean, jarduerek iluntzera arte iraungo dute. 

Egitaraua:

  • 10:00etan, I. Neguko Azoka.
  • 12:00etan, lore-eskaintza eta aurreskua.
  • 12:30ean, Plentzia Kantaguneren kantujira.
  • 18:00etan, Lorratz erromeria, Plentzia Kantaguneren eskutik.
  • 21:00etan, Mingorri, plazatxotik Ontziola plazara.
  • 22:00etan, zezensuzkoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun