Umeen Gabonetako Parkea jarri dute Plentziako Jai Alai pilotalekuan

Ander Zarraga 2023ko abe. 26a, 15:52
Plentziako Umeentzako Gabonetako Parkea Jai Alai pilotalekuan egongo da abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean.

Gaurtik barikura bitartean, abenduaren 30era arte, umeentzako jolasak, puzgarriak eta tailerrak eskainiko dituzte Plentziako frontoian. Bertaratzeko ez da beharrezkoa izango izena aldez aurretik ematea eta sarbidea doakoa izango da. Parkearen ordutegia goizean 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara izango da. 

Umeen Gabonetako Parkeari buruzko informazio gehiago gura izatekotan, kultura@plentzia.eus helbide elektronikoa eta 946 775 541 telefono-zenbakia ahalbidetu dituzte Udaleko ordezkariek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun