Plentziako Udaleko ordezkariakaz batera, aurkezpenean ere izango dira Tipi eta Hiritik At enpresak, beraiek osatuko baitute egitasmoaren talde teknikoa. "Haiekin batera, udal-ekipamenduen aukerak eta erabilerak aztertu nahi ditugu, eta Plentziako espazio publikoen sarea berrantolatu nahi dugu, gure herria inplikatuz partaidetza-prozesu baten bidez", adierazi dute udal-iturriek sare sozialen bitartez.
