Metro Bilbaok jakinarazi du pandemiaren ostean joan-etorrien kopurua egi egin dela, eta, horrenbestez maiztasunak egokitu behar izan dituztela, "eskari handiagoari erantzuteko, batez ere, lanegunetan eguerdiko tartean". Hori dela eta, hurrengo astetik aurrera, Plentziara doazen trenak, noranzko bietan, 20 minutuan behin pasatuko dira, besteak beste.