Martxan dago Plentziako ikasketa-gela berria

Erredakzioa 2024ko urt. 12a, 09:53
Ikasketa-gela berria Topalekuan dago kokatuta, udal-liburutegiaren azpian. © PLENTZIAKO UDALA

Prozesu akademiko eta sozialak indartzen dituzten baliabideak eskaintzeko helburuagaz, Plentziako Udalak asteko zazpi egunetan irekita egongo den ikasketak eta ezagutzak partekatzeko gune bat ireki du. Ikasketa-gela berria Topalekuan dago, Goienkale kaleko 14. zenbakian, Plasentia de Butron museoaren ondoan eta udal-liburutegiaren azpian. 

Ikasketak eta ezagutzak partekatzeko gune bat sortzearen garrantziaz ohartuta, eta hezkuntza-sistemaren parte izatea izatea eta herritik gizarte-eredu sendo bat osatzeko helburuagaz, ikasketa-gela berria martxa jarri du Plentziako Udalak, "gure komunitatea ikaskuntzan inplikatzeko asmoz, eta prozesu akademiko eta sozialak indartzen dituzten baliabideak eskaintzeko helburuarekin".

Topalekuan kokatutako ikasketa-gela astelehenetik barikura 09:00etatik 21:00etara egongo da irekita, eta aste-akabuetan, zapatuetan eta domeketan, 09:30etik 20:30era. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun