Pertsona nagusien bizi-baldintzak hobetzeko Gurutze Gorriak egiten duen lana azaldu dute Plentzian

Ander Zarraga 2024ko urt. 24a, 09:41

Hilaren 29an, astelehenean, Agustin Herrero Uribe Kostako Gurutze Gorriko ordezkari bereziak pertsona nagusiei zuzendutako hitzaldia emango du Plentziako Goñi Portalen. Nola bizi hobeto zahartzeko izeneko hitzaldia11:30ean izango da.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, Gurutze Gorriagaz elkarlana funtsezkoa da nagusientzako tailerrak eta boluntario bidezko proiektuak sustatzeko. Zentzu horretan, berbaldira doazenei erakundea aurkeztu eta eskaintzen dituen borondatezko jardueretan parte-hartzeko deia egin gura diete.

Puede ser una imagen de una o varias personas y texto que dice "Cruz Roja Gurutze Gorria NOLA BIZI HoBeTo ZAHARTZEKO? Agustin Herrero Uribe Kostako Gurutze Gorriko ordezkari berezia 2024/01/29 11:30ETAN GOÃI PORTAL KALE BARRIA, 2, 48620 PLENTZIA 946 56 94 97"

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun