Bere erdiko zulotik itsasoa azaltzen duen Estela eskultura Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bitartez lekualdatu dute "bere balioa nabarmentzeko". Udaleko iturriek azpimarratu dutenez, "leku aldaketa honek artistari egiten dio aitorpena, bere ibilbidearen zati handi bat naturaren esku-hartzeari eskaini baitzion".