Herrialdeak izango da aurtengo Plentziako inauteri tematikoetako gaia

Ander Zarraga 2024ko ots. 16a, 15:17
Besteak beste, eguerdian torrada lehiaketa egingo dute eliz plazan.

Jai-batzordeak antolatuko dituen Plentziako XV. Inauteri Tematikoak otsailaren 17an ospatuko dituzte. Egun horretarako egitarau oparoa ere prestatu dute eguerditik iluntzera.

Gaiari dagokionez, jai-batzordeko antolatzaileek gomendatu dute beste pertsona baten nortasun kulturala edo etnikoa adierazten duten mozorroak ez erabiltzea, "arraza- eta etnia-estereotipoak saihesteko". Horren ordez, beste herrialde batzuk ordezkatzen dituzten elementuak aukeratzera animatu dituzte plentziarrak.

Egitaraua:

  • 12:00-14:00, herri kirolak umeentzako, eliz plazan.
  • 12:30-13:00, torraden lehiaketaren aurkezpena, eta 14:00etan, sari-banaketa, eliz plazan. Bi torrada aurkeztu beharko dira, ogizkoak edo kremazkoak, brioche ez.
  • 15:00etan, herri-bazkaria, Ontziola plazan.
  • 18:00etan, Kaskarraton aurkezpena eta pregoia, eliz plazan.
  • 18:00etan, inauterietako kalejira, eliz plazatik hasita.
  • 18:30ean, disko-festa, Ontziola plazan.
  • 21:00etan, zezensuzkoa.
  • 21:30ean, erromeria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun