Plentziako Udaleko Kultura eta Berdintasun sailak antolatzen duen Emakumeen begiradak erakusketan parte hartzeko epea irekita dago herritar guztientzako. Bederatzigarren edizio honetan, genero arrazoiengatik sortzen diren bazterkeriari lotutako kontzeptu eta estereotipoak aldatu edo horiei buruzko gogoeta pizteko sormen-lanak aurkeztu daitezke, emakumeak direlarik artelanen ardatz.
Egitasmora aurkezten diren lanen erakusketa 2024ko martxoaren 8an egingo den Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatuko dituzten jarduerei batuko zaie, eta artelanak egun horretara arte egongo dira ikusgai Goñi Portalen.
Proposamenak hilaren 28ra arte aurkeztu daitezke, argazki, margo edo marrazki formatuan. Parte hartzaileek 14 urtetik gorakoak izan beharko dira eta emakumeak izan beharko dira lanen ardatza. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi artelan aurkeztu ahalko ditu, eta behin erakusketa bukatuta, piezak beren egileei bueltatuko zaizkie.
Ekimen hori buruzko xehetasunak jasotzeko jarri kontaktuan Goñi Portaleko arduradunakaz, 946 775 541 telefonora deituz edo kultura@plentzia.eus helbidearen bitartez.