Herriko musika-taldeak bultzatzeko musika maratoia egingo dute Plentzian

Ander Zarraga 2024ko ots. 15a, 12:35

"Kantatzen duen herria" jaialdia maiatzean izatea aurreikusi dute.

Hurrengo maiatzean, Kantatzen duen herria izenpean, musika maratoi bat antolatzeko asmoa azaldu dute Plentzian. Momentuz, egitasmo horretan parte hartuko duten musika-taldeak hautatzeko prozesuan ari dira, eta horretarako, galdetegi hau jarri dute parte hartu gura duten taldeek izena eman dezaten.

Udaletik iragarri dutenez, "artea eta kulturaren ildotik, musika maratoi berri bat aurkezten dugu, bertako musika taldeak bultzatzeko asmoz eta ekintza kultural partekatu bat eskaintzeko herritarroi". 

Zentzu horretan, adierazi dute egitasmora aurkezten diren musika-taldeak aukeratzeko irizpideen artean, besteak beste, kontutan izango dituztela partaideen adina, nongoak diren edo neska taldekiderik dagoen. Izen-ematea irekita egongo lotura honetan da martxoaren 1era arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun