Egitasmoan 300 haritz landatu zituzten MER Community Summitek 2022an utzitako CO2 aztarna konpentsatzeko helburuagaz. Era berea, EHUko iturriek aurreratu dutenez, ondorengo urteetako promozioek ere egitasmoagaz jarraituko dute eta haritz belaunaldi berriak landatuko dituzte otsailero, "maserreko ikasketetan munduan zehar egiten dituzten bidaien arrastoa murrizteko".
2022an, Itsas Ingurumena eta Baliabideak aztertzen dituen Erasmus Mundus egitasmoaren 10. urteurrena ospatzeko, mundu osoko 250 pertsona inguru batu ziren MER Community Summit ekitaldian. Horrek CO2 aztarna handia utzi zuela adierazi dute PIEko iturriek, eta, horregatik, MER basoa sortzea pentsatu zuten, "iraunkortasun-eredu gisa konpentsatzeko".